XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baña arratsaldeko bostetan kantuak ixiltzen ziran eta Don Lucas eta bere egaztiak alkar maitatzen zuten.

Don Lucas'ek ematen zizkion txokolatean bustitako ogizatiak eta lorituak zekizkian berritxukeri guztiak esaten zizkion.

Eta au onela izaten zan arratsalde guztietan.

Urte batzuek onela igaro ziran eta Don Lucas'ek ain maite zuen loritua eta aiñ zegoan siñistua lorituak ere bera maite zuala.

Augaitik ez zion egorik ebaki.

Egun batean, goizeko amarrak inguruan, mutil batek deitu zion Don Lucas'eri:
- Maixu jauna, maixu jauna! Perico igesi dijua -.
Don Lucas eta umiak erten zuten ariñiketan atera, eta ikusi zuten perico bizirik al zuan aguruena egazka nola zijoan eskergabe ura, andik urrutira ikusten zan baso batera, mexico'tarrak Huasteca esaten dioten basora, bera bezelako millaka ta millaka egazti berritxuz beteta zegoan baso batera.

Ezin zeikean igesi zijuana arrapatu eta Don Lucas gizajoak, barrun-barrundik erten zion zotiñean: Jaunak nai duana izan bedi - esan eta eskolaratu zan, eta gauza negargarri ura gertatu ez ba'zan bezelaxe, bere lanari jarraitu zion.

Udarako oporrak eldu ziranean, Don Lucas'ek auzo erri batera juan bearra izan zuan.

An, auzo erriak, irurogeita amabi edo larogeitalau kilometro bidean daudenak dira, ta Don Lucas egun-sentian erten zan bere etxetik zaldi-gañean.